XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batean, iru egun-pasa egin Olegario eta biak Mendiola esaten dioten baserri batean, da urrengo egunean Olegario etxera joan ta aldatu ta ostera Txirritagana.

Olegariok esan zion: - Biyar Txandrene'ra joan bear diagu, an sagardo ederra asi omen dek-eta!.

Ta laugarren eguna pasa ta ba omen dijoaz Mendiola'tik atera ta Astigarraga'ko kalean barrena taka-taka-taka Txandrene aldera, ta Olegariok esan omen zion alako batean Txirritari:
- I! Ire arreba ta koñadua emen zatoztik!.

- Eztek egia izango!.

Txirrita an asi omen zan, bruxa zimurtua ta bruxari tiraka ta tiraka.

Etorri omen ziran da Txirritak: - Arratsalde on Jaungoikoak!.

Ta arrebak esan omen zion: - Arratsalde on esaten dek, arratsalde on? Ez al dek etxera joan bear? Lotsagarri zerria, ez besterik, zerria!.

Ta Txirritak: - Ni zerria banaiz, i ere ala izango aiz, ama baten umeak gaitun-eta! Aio!.